XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Espainiarra irten bezain laster, Carmaux leihoa ireki eta behera begiratu zuen.
- Baratzera ematen du - esan zuen -, eta bi metrotako garaiera bakarrik dago.
Saltotxo bat, lagun, On Rafael berak ere egin dezakeena.
- Morgan iritsi ote da?- galdetu zuen hamburgarrak.
- Gaur jo duen haizearekin, ez zen atzean geratuko.
- Gure seinaleari baietz erantzun!.
- Ixo: On Rafael ba dator!.
Izan ere, landatzailea arrapaladan sartu zen gelara.
- Goazen ihesi!- esan zuen. - Zer gertatzen da?. - Eskribauak ezagutu egin zaituzte!.
- Bresteko trumoiak!- ihardetsi zuen Carmaux-ek -.
- Hori da oroimena gizon deabru horrena, hamazortzi urteren buruan gutaz oroitzeko!.
- Berehala egin behar dugula ihes esaten dizuet!- berresan zuen On Rafaelek -.
- Goardiari gaztigatzera joana da!.
- Orduan - esan zuen hamburgarrak -, hauxe besterik ez dugu.
Leiho sapailora igon eta lorategira egin zuen salto.
Carmaux jarraiki zitzaion, landatzaileari esanez: - Nahi baduzu, guk bezala egin.
Garaiera neurtu ondoren, On Rafaelek ere erortzera utzi zuen bere burua.
- Orain, erbiak bezala!- esan zuen Carmaux-ek -. Balenuntzira zuzenean!.
Betireki batetan gurutzatu zuten baratzea, ez baitzen handia, eta kaktus hesi bat lasakatu eta kale huts batetara irten ziren.